252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

137/2021 EBAZPENA, urriaren 26koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 82/2021 Ebazpenaren 4. eranskinean atzemandako akatsak. Haren bidez, ezarri dira, 2021-2022 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen onarpen prozeduraren bigarren aldirako jarraibideak eta egutegia, eskola-egutegia eta ordutegi orokorra, bai eta ziklo horien antolaketa eta funtzionamendua ere.

Goian adierazitako ebazpenean bi akats atzeman direnez 4. eranskinean, 1. apartatuko (‘IRAKASKUNTZAK ANTOLATZEKO JARRAIBIDEAK’), 1.2 azpiapartatuan (‘Urrutiko LHren online modalitatearen ezaugarriak’) eta 1.5 azpiapartatuan (‘Ebaluazioa’), bidezkoa da horiek zuzentzea.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 82/2021 Ebazpenaren 4. eranskineko 1. apartatuko 1.2 azpiapartatuko 3. puntuan atzemandako akatsa, modu honetan:

Honako hau dioen tokian:

“- Ebaluazio proben saio presentzialak. Gutxienez ere bat eginen da kurtso bukaeran”

Honako hau behar du:

“- Ebaluazio proben saioak.”

2. Zuzentzea Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 82/2021 Ebazpenaren 4. eranskineko 1. apartatuko 1.5 azpiapartatuko 6. puntuan atzemandako akatsa, modu honetan:

Honako hau dioen tokian:

“6. Ebaluazio partzialeko saio bakoitzerako, ebaluazio jarduera presentzialak ezartzen ahalko dira. Lanbide modulu bakoitzerako, amaierako ebaluazio jarduera presentzialak ezarri beharko dira. Amaierako ebaluazio jarduera horiek nahitaezkoak dira ikasle guztientzat. Presentzialak izanen dira eta ikastetxean bertan eginen dira, azken kalifikazioak ebazpen honexetan adierazitako egunetan ematea posible eginen duten egunetan, ikastetxe bakoitzean ezarritako kontingentzia planaren arabera.”

Honako hau behar du:

“6. Ebaluazio partzialeko saio bakoitzerako, ebaluazio jarduera presentzialak ezartzen ahalko dira. Lanbide modulu bakoitzerako, amaierako ebaluazio jarduera presentzialak ezartzen ahalko dira. Amaierako ebaluazio jarduera horiek nahitaezkoak dira ikasle guztientzat, eta azken kalifikazioak ebazpen honexetan adierazitako egunetan ematea posible eginen duten egunetan eginen dira, ikastetxe bakoitzean ezarritako kontingentzia planaren arabera.”

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

Iruñean, 2021eko urriaren 26an.–Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Martínez Cía. (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F2115349