252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

18D/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita gordailutu dela Sindikato Nafarroa (sigletan SKN) izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31100050).

Onartu egin da aipatutako elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Gordailutzeko eskaera Alejandro Angel Ibarz Gil jaunak egin zuen, 31/2021/000120 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da elkarteak, 2021eko irailaren 23an egindako batzar orokor berezian, aho batez erabaki zuela elkartearen estatutuak aldatzea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko urriaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2115064