252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

17D/2021 EBAZPENA, urriaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita gordailutu dela “Asociación de Comerciantes de Cintruénigo” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000293; lehengo gordailu zenbakia: NA/169).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Alvaro Arevalo Jimenez jaunak egin zuen, 31/2021/000110 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitateak, 2021eko irailaren 1ean egindako Batzar Nagusian, elkartearen estatutuak aldatzea erabaki zuela, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz. Zehazki, elkartearen estatutuen 3., 6., 7., 30. eta 31. artikuluak.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezateke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko urriaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2115063