252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

265E/2020 EBAZPENAREN ALDAKETA. Ebazpen hori Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak eman zuen urriaren 20an, Galarko udal mugartean dagoen haragi-industria integratuaren instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzeko. Instalazioaren titularra Almameat SL da.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak urriaren 20an emandako 265E/2020 Ebazpenaren bidez baimena eman zen Galarko udal mugartean dagoen haragi-industria integratuaren instalazio baten aldaketa nabarmena egiteko (2020ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 12koa). Instalazioaren titularra Almameat SL da.

Ebazpen horren I. eranskinean, “Aldaketak ingurumen baimen integratuaren eranskinetan” izenekoan, 1. puntuan, hauxe xedatzen da:

«1. Instalazioaren datuak biltzen dituen I. eranskinean, “Deskribapen laburra” izeneko atalaren idazketa aldatzen da. Hemendik aurrera, honela idatzita geldituko da:

–Enpresaren jarduera da behi eta zaldi azienda hiltzea eta zatikatzea eta ardi azienda hiltzea. Enpresako plantillan 77 langile daude, eta jarduera astelehenetik ostiralera garatzen da (urtean 250 egun).

–Instalatutako potentzia elektrikoa, guztira, 2.000 kW-ekoa da.

–Etorkizuneko aldaketa funtsezko baten ondorioetarako, aintzat hartuko dira honako datu hauek:

  • Baimenduta dagoen gehieneko produkzio ahalmena, egunero, 136 tonakoa da (kanalean neurtua). Behi eta ardi azienda hiltzeko lerroetan, lan txanda bakarra aritzen da.
  • Eguneko ur kontsumoa, gehienez: 360 m³.
  • Eguneko kontsumo elektrikoa, gehienez: 16,32 MWh.
  • Gas naturalaren eguneko kontsumoa, gehienez: 21,76 MWh.»

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 8ko 296E/2021 Foru Aginduaren bidez, baietsi da Galar Zendeako Udalak Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 20ko 265E/2020 Ebazpen horren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Foru agindu honen xedapen zatiaren 2. atalean aldatzen da ingurumen baimen integratuaren “Instalazioaren datuak” izeneko atalaren “Deskribapen laburra” epigrafea. Hemendik aurrera, honela idatzita geldituko da:

«Deskribapen laburra:

–Enpresaren jarduera da behi eta zaldi azienda hiltzea eta zatikatzea eta ardi azienda hiltzea. Enpresako plantillan 77 langile daude, eta jarduera astelehenetik ostiralera garatzen da (urtean 250 egun).

–Instalatutako potentzia elektrikoa, guztira, 2.000 kW-ekoa da.

–Etorkizuneko aldaketa funtsezko baten ondorioetarako, aintzat hartuko dira erreferentziazko balio hauek:

  • Gehieneko produkzio ahalmena 91 tonakoa da egunero (kanalean neurtua).
  • Eguneko ur kontsumoa, gehienez: 360 m³.
  • Eguneko kontsumo elektrikoa, gehienez: 16,32 MWh.
  • Gas naturalaren eguneko kontsumoa, gehienez: 23,89 MWh.

–Honako hauek dira instalazioan egindako aldaketa ez-funtsezkoen ondorioz baimenduta dauden balioak:

  • Baimenduta dagoen gehieneko produkzio ahalmena, egunero, 136 tonakoa da (kanalean neurtua). Behi eta ardi azienda hiltzeko lerroetan, lan txanda bakarra aritzen da.
  • Eguneko ur kontsumoa, gehienez: 360 m³.
  • Eguneko kontsumo elektrikoa, gehienez: 16,32 MWh.
  • Gas naturalaren eguneko kontsumoa, gehienez: 21,76 MWh.

Iruñean, 2021eko urriaren 14an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2115060