252. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2871/2021 EBAZPENA, urriaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hamasei lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, eta zehazten baitira oposizioko probak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2132/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hamasei lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2528/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.

Erreklamazioak egiteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Era berean, bidezko da oposizioko lehen proba egiteko eguna, tokia eta ordua ezartzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.a Onartu eta baztertu diren izangaien behin-betiko zerrenda onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko hamasei lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Eranskinean ageri da zerrenda hori.

2.a Adieraztea oposizioko lehenengo proba 2021eko azaroaren 20an eginen dela, larunbatarekin, 9:00etan, Cordovillako Suhiltzaile-etxe Zentraleko 1. solairuko gelan.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3.a Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko urriaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - SUHILTZAILE-KABOA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARISTU GARCIA, CARLOS

ARMENDARIZ DOMINGUEZ, RAFAEL

AULLO TAPIA, IGNACIO

AZANZA ILZARBE, DAVID

BARRENA IRIGOYEN, JESUS

BUSTO GIL, JESUS ANGEL

CESAR GOÑI, ENEKO

CORMENZANA LOPEZ, ANDRES

CORRES LOPEZ, ISAAC

DEL ROSARIO RUPEREZ, HECTOR JAVIER

DEL VAL RIAÑO, SANTIAGO

ECHEVERRIA VILCHEZ, DAVID

FERNANDEZ BEROIZ, IÑIGO

FERNANDEZ LOBERA, DIEGO

GAMBOA PETRIRENA, PEDRO JOSE

GARBAYO PIUDO, OSCAR RAUL

GASTESI ZABALETA, MIKEL

IGLESIAS YUGUEROS, OSCAR

INDURAIN MAEZTU, SERGIO

IRIARTE ARMENDARIZ, SERGIO

IRISARRI MARTINEZ DE OLCOZ, ALBERTO

ITSASO RAN, DANIEL

LARRAYOZ VALENCIA, DAVID

LEGARRA ARIZALETA, XABIER

LERGA GURPEGUI, DANIEL

MACIAS IRIBARREN, JOSE ANTONIO

MARIEZKURRENA SALDAÑA, DIEGO

MARTINEZ ARBELOA, IÑAKI

MARTINEZ ZULET, IÑAKI

MURIE FERNANDEZ, ALVARO

NEGREDO RUIZ, JUAN MARIA

NUÑEZ SIMON, VALENTIN

OSKARITZ PERURENA, JON

OTEIZA LIZASO, DANIEL

PEREZ DE EULATE PEREZ DE EULATE, SERGIO

RAMOS MARTINEZ, ALBERTO

REMIREZ MARZO, MIGUEL

RESANO IGOA, IBAN

REY BAZTAN, JESUS

SALABERRI LECUMBERRI, JUAN

SALDISE ARGUIÑARIZ, ENEKO

SANTESTEBAN MIJANGOS, GABRIEL

SANZ PASCUAL, IMANOL

URDIAIN GOÑI, MIKEL

URDIAIN LARRAYOZ, JOSE

URRIZA GARCIA, PEDRO

VILLAR NICUESA, FERNANDO

ZABACO ZUASTI, VICTOR

ZABALEGUI LARREA, ROBERTO

ZABALZA AZCONA, JOSE

ZUGASTI ORICAIN, IOSU

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2115265