2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko urriaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3/2021 aurrekontu-aldaketa, babes ofizialeko etxebizitzen Patronatuaren aurrekontuan.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesa dutenek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
Donezteben, 2021eko urriaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2115078