2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko urriaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Donezteben, 2021eko urriaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2115075