251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udal ordenantza, arautzen duena sarbide unibertsaleko sareen hedapena belaunaldi berriko telekomunikazio zerbitzuetara. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena sarbide unibertsaleko sareen hedapena belaunaldi berriko telekomunikazio zerbitzuetara Ollaranen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ollaranen, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2114985