2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa, %20ko jaitsierarekin
Lesakako Udalak, behar bezala baimenduta, iragarri du gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa, 2 loteren oihan aprobetxamendua adjudikatzeko, %20ko jaitsierarekin (PEFC 129/2012 baso-ziurtagiria):
–1. lotea.
- Parajeak: Eskolamendi eta Berreu (5, 30 [%80], 32,41 [%20], 54 [%20], 74, 88, 89, 92, 97, 99, 121, 66k unadak).
- Espezieak: P. nigra (larizioa), P. pinaster (itsas pinua) eta Q. rubra (amerikarra).
- Bolumena: 3.845,71 m³ (278,22 m³ egur eta 3.567,49 m³ enbor).
- Oin kopurua: 22.383.
- Tratamendu mota: sutearen ondoren egindako mozketa.
- Lizitazioaren prezioa: 20.017,41 euro, BEZik gabe.
–2. lotea.
- Parajea: Otsango (120e, 121e unadak).
- Espezieak: Robinia pseudoacacia (akazia), Quercus robur (amerikarra) eta Castanea sativa (gaztainondoa).
- Bolumena: 433,86 m³ (163,52 m³ egur eta 270,34 m³ enbor).
- Oin kopurua: 1.662,28.
- Tratamendu mota: mozketa eginda.
- Lizitazioaren prezioa: 3.522,52 euro, BEZik gabe.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.
Lesakan, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2115031