251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2021eko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2021eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondorengo jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 10.200,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.720,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 51.007,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 3.070,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.

Guztira: 85.997,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 27.110,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 26.952,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.835,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.100,00 euro.

Guztira: 85.997,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Itzaltzun, 2021eko urriaren 1ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2115005