251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Egoitza elektronikoa sortzea

Izabako alkateordeak, 2021eko irailaren 15ean, Alkatetzaren 94/2021 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren testu osoa:

“Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea betez, eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Izabako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan:

http://isaba.tecsoluciones.es/

2. Egoitza elektronikoa indarrean sartuko da administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta edukiko ditu une horretara arte diseinatu diren prozedura telematikoak.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta egoitza elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa.

4. Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Izabako Udalaren web-atarian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Izabako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.”

Izaban, 2021eko irailaren 15ean.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

ERANSKINA

1. Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Izabako Udalaren toki erakundea izanen da.

1.2. Helbide elektronikoa http://isaba.tecsoluciones.es/ izanen da, Izabako Udala baita Interneteko domeinu horren jabea. Egoitza horren titularra Izabako Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira udal organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko da zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bitartekoak, eta betiere erabiltzen ahalko dira Udalaren Erregistro Orokorrean aurrez aurre aurkezteko bitarteko tradizionalak.

2. Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez zehaztuko da zer prozedura kudeatzen ahalko diren bide telematikoa baliatuz, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian, organo eskuduna den aldetik, eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, eta prozedura horiek egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta operatiboak konplexuak direnez gero, erabaki da lehenestea herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak.

Iragarkiaren kodea: L2114944