251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespenean

2021eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, Udal hilerria arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena, eta iragarki horren testuan, VI. tituluan (Tarifak eta kudeaketa), honako zuzenketa hauek egiten dira:

1. epigrafean (Hilobiak esleitzea eta kontzesioak berritzea).

Hau dioen tokian: “1.d.) Horma-hilobien kontzesioa, 15 urterako: 300 euro”; honela behar du: “1.d.) Horma-hilobien kontzesioa, 10 urterako: 320,50 euro”.

Hau dioen tokian: “1.e.) Luzapena: 10 urterako: 300 euro”; honela behar du: “1.e.) Luzapena: 10 urterako: 320,50 euro”.

Hau dioen tokian: “1.f.) Kolunbarioak, kontzesio bakoitzeko (15 urterako): 267 euro”; honela behar du: “1.f.) Kolunbarioak, kontzesio bakoitzeko (10 urterako): 267 euro”.

2. epigrafean (Hondakinen ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak):

Hau dioen tokian: “c) Nitxoetan: 120,00”; honela behar du: “c) Nitxoetan: 128,00”.

–Errautsen ehorzketak:

Hau dioen tokian: “b) Errauts-nitxoetan: 80,00”; honela behar du: “b) Errautsetarako erraustokietan: 80,00”.

Uharten, 2021eko urriaren 20an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2115095