251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udalaren Plan Orokorreko UC 12-4, UE 13 eta UE 14 unitateak aldatzeko (Kaputxinoak).
Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea UC 12-4, UE 13 eta UE 14 unitateak aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Udal honek sustatua.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko urriaren 20an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115096