251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

Ordenantza, eguzki energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2021eko irailaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eguzki energia jasotzeko Desoioko udal-mugartean paratutako instalazioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta gero, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Espediente osoa udal idazkaritzan egonen da.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada jendaurrean dagoen bitartean. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Desoion, 2021eko irailaren 7an.–Alkatea, Ana Rosa Yániz, Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2115008