251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lanpostuko osagarria deuseztatzea, 2021eko plantilla organikoko zenbait lanpostutan

Corellako Udalak, 2021eko urriaren 14ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 21ean eman 132/2021 Ebazpena, zeinaren bidez erabakitzen den Corellako Udalari eskatzea 2021eko plantilla organikoa deusezta dezan, lanpostuko osagarriaren %10eko igoerari dagokionez, honako lanpostu hauetan: idazkaria, kontu-hartzailea, landazaintzako arduraduna eta administrari-ofizial bat.

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 341. artikulua.

Kontuan hartuz Ogasunaren, Kontuen eta Langileen Batzordeak aurtengo urriaren 6an emandako aldeko txostena.

ERABAKITZEN DA:

Lehena: onartzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 21ean eman 132/2021 Ebazpeneko errekerimendua, eta deuseztatzea 2021eko plantilla organikoa, lanpostuko osagarriaren %10eko igoerari dagokionez, honako lanpostu hauetan: idazkaria, kontu-hartzailea, landazaintzako arduraduna eta administrari-ofizial bat.

Bigarrena: erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Corellan, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2115052