251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 14. lurzatian.
Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 14. lurzatian –Zalain auzoa 23–. María Pilar Arburua Mihura da sustatzailea.

Aipatutako erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Beran, 2021eko urriaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115104