251. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

16/2021 FORU LEGEA, urriaren 21ekoa, kreditu-gehigarri bat ematekoa, espetxeetako osasun arloko eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEKOA, ESPETXEETAKO OSASUN ARLOKO ESKUMENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEARI ESKUALDATZEAREN ONDORIOZ TRANSFERITUTAKO LANGILEEN SOLDATAK ORDAINTZEKO.

HITZAURREA

Espetxeetako osasun arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko uztailaren 6ko 494/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Transferentzien Batzordeak 2021eko ekainaren 2an hartutako Erabakia, abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoa.

Transferitutako langileak 4 sendagile, 3 erizain, farmazialari 1 eta erizaintzako 2 laguntzaile dira. Guztiak Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikita egonen dira, farmazialaria izan ezik, Farmazia Prestazioen Proiektuan sartuko baita.

Haien soldatak ordaindu ahal izateko, kreditu-gehigarri bat eskatu da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Oinarrizko Osasun Laguntzako Programetako eta Zerbitzu Zentraletako langileen kapituluko zenbait partidatatik hartu beharrekoa, langileak programa horiei atxikita daude eta.

Langileen arloko gastu hauek egotzi beharreko partidetan egun dagoen kreditua ez da nahikotzat jotzen langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura eskualdatzeak dakarren gastua estaltzeko. Zehazki, guztira 265.326,40 euroko zuzkidura proposatzen da zenbait partidatan.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren 1. puntuak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa.

Artikulu horren 2. apartatuan ezartzen denez, foru lege proiektu horretan zehaztu behar da zein baliabide diren egin nahi den gastu handiago hori finantzatuko dutenak; edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuk izan daitezke, are Parlamentuak zuzenketen edo foru lege horretako xedapenen ondorioz berariaz onetsitako kredituetakoak, edo bestela, ekitaldi ekonomiko bereko diru-sarrera handiagoen kargura (diru-sarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere), jatorrian dagoen gastua egiteari lotutako diruzaintzako gerakinaren aplikazioaren kargura edo gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargura, positiboa denean.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

265.326,40 euroko kreditu-gehigarri bat ematen da 2021eko ekitaldirako, espetxeetako osasun arloko eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da eta zenbateko hauek izanen ditu:

“Langile finkoen ordainsariak” izeneko 547001-52300-1200-312200 partida

112.394,53 euro

“Aldi baterako kontratudunen ordainsariak” izeneko 547001-52300-1220-312200 partida

17.471,29 euro

“Ordainsari pertsonalak” izeneko 547001-52300-1400-312200 partida

24.887,10 euro

“Lanbide karreraren ordainsariak” izeneko 547001-52300-1410-312200 partida

17.198,03 euro

“Guardiak egiteagatiko osagarria” izeneko 547001-52300-1704-312200

54.148,00 euro

“Sakabanatze geografikoagatiko osagarria” izeneko 547001-52300-1706-312200 partida

3.283,11 euro

“Txandakako lanaren ordainsaria” izeneko 547001-52300-1707-312200 partida

4.512,36 euro

“Kapitazio osagarria” izeneko 547001-52300-1709-312200 partida

3.417,72 euro

“Langile finkoen ordainsariak” izeneko 540005-52831-1200-311100 partida

19.142,40 euro

“Ordainsari pertsonalak” izeneko 540005-52831-1400-311100 partida

3.602,59 euro

“Lanbide karreraren ordainsariak” izeneko 540005-52831-1410-311100 partida

5.269,27 euro

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

265.326,40 euroko kreditu-gehigarri hau 2021eko gastuen aurrekontuko “Estatuarentzako ekarpena” izeneko 160000 17100 4000 941100 partidaren kargura finantzatuko da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2021eko urriaren 21ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2115215