250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7033/2021 EBAZPENA, urriaren 11koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ana Redín Pascual andrea Lur Gorri egoitzako zuzendari postutik kentzen baita, berak eskatuta. Egoitza hori atxikita dago Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ekainaren 29ko 4092/2020 Ebazpenaren bitartez, Ana Redín Pascual andrea izendatu zen Lur Gorri egoitzako zuzendari.

Ana Redín Pascual andreak jakinarazi du egoitza horretako zuzendari kargua utziko duela. Erabaki horrek 2021eko urriaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko o) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena izendatzeko eta kargutik kentzeko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako egoitzetako zuzendariak. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuarekin (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Ana Redín Pascual andrea Lur Gorri egoitzako zuzendari postutik kentzea, berak eskatuta. Erabakiak 2021eko urriaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak eta egun hori izanen da zuzendari gisa arituko den azkena. Egoitza hori atxikita dago Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Langileria Atalera, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Bulegora.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 11n.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2114914