250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

261/2021 EBAZPENA, urriaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, indarrik gabe uzten dituena María Almudena Álvarez Irarreta andreari emandako zerbitzu-eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 30eko 172/2021 Ebazpenaren bitartez.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 23ko 62/2021 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketa baterako deialdia egin zen ikastetxeetan berariazko proiektuak edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan betetzeko.

Deialdi horretan ezarritako prozedura amaituta, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 30eko 172/2021 Ebazpenaren bitartez, destinoa eman zitzaien, zerbitzu-eginkizunetako egoeran, hautatutako izangaiei, eta horien artean zegoen María Almudena Álvarez, zeinari Vianako Del Camino DBHIn eman zitzaizkion zerbitzu-eginkizunak 2021eko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra arte.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 62/2021 Ebazpenaren zortzigarren oinarriko 3. g) puntuan ezarrita dago langileari beste zerbitzu-eginkizun bat ematea arrazoia izanen dela deialdi haren ondorioz ematen diren zerbitzu-eginkizunak bukatzeko.

Bestalde, irailaren 13ko 231/2021 Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen zer destino esleitu zaien, 2021-2022 ikasturterako, irakastordu nahikorik ez izateagatik ikastetxetik aldarazitako irakasleen kidegoetako funtzionarioei, behin-behineko destinoa dutenei, praktiketan daudenei, destinoa eskualdean dutenei eta zerbitzu-eginkizunetan destinoa esleitua duten kidego horietako funtzionarioei. Ebazpen horretako IV. eranskinean jasota dago María Almudena Álvarez Irarretari zerbitzu-eginkizunak eman zitzaizkiola Vianako Del Camino DBHIn 2021eko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra arte, ikasketaburu gisa aritzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea María Almudena Álvarez Irarreta andreari Vianako Del Camino DBHIn emandako zerbitzu-eginkizunak 2021eko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra (Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 30eko 172/2021 Ebazpenaren bitartez eman zaitzaizkion). Indarrik gabe uzteko arrazoia da, hain zuzen, beste zerbitzu-eginkizun batzuk eman zaizkiola ikastetxe berean zuzendaritza-kargu bat betetzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau igortzea, dagozkion ondorioak sor ditzan, honako hauetara: Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko urriaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2114906