250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

457/2020 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 0000457/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 198/2021 epaia eman da 2021eko uztailaren 13an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

198/2021 Epaia.

Salako lehendakaria: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibañez jauna. Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021eko uztailaren 13an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 0000457/2020 errekurtsoaren autoak aztertu ditu, zeina Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 15eko 240E/2020 Foru Aginduaren aurka jarri baitzen. Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez prozedura hauek onetsi ziren: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzekoak, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako). Errekurtsoan alderdi hauek parte hartu dute: batetik, ..., demandatzaile gisa, Elena Burguete Mira prokuradore andreak ordezkatua eta Ana María Zalduendo Alzorriz abokatu andreak zuzendua, eta bestetik, demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkulari juridikoek ordezkatua eta defendatua.

EPAITZA:

1. Partez baiesten dugu Elena Burguete Mira prokuradore andreak, .....-ren izenean eta hura ordezkatuz, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 15eko 240E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Horrenbestez, foru agindu horren I. eranskineko 2.1 atala deuseztatzen da, ez baita zuzenbidearen araberakoa.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko urriaren 15ean.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2115019