250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

235E/2021 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak ebaluatzeko asmoz. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen azkeneko berrikuntza partziala Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 144E/2021 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak egindako txostenean proposatu du partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen oraingo osaera, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 144E/2020 Foru Aginduaren bidez erabaki zena, hutsik dagoen postu bat betetzeko. Izan ere, José Juan Rifón Roca jaunak gainditu du Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordean egoteko ezarrita dagoen epea. Hori horrela, ikusirik postu hori borondatez uzteko aurkeztu duen eskaera, haren ordez María Marcos Jubilar andrea izendatu nahi da.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 144E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarritakoa, eta xedatzea, batetik, batzorde horretako kide den José Juan Rifón Roca jaunaren kargu-uztea, emandako zerbitzuengatik eskerrak ematen zaizkiola, eta, bestetik, María Marcos Jubilar andrea batzordeko kide izendatzea.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak kide hauek ditu orain:

–Batzordeburua: José María Arguiñano Pérez jauna.

–Batzordeburuordea: Raquel Astiz Lizarraga andrea.

–Batzordekide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

–Batzordekidea: Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

  • Nerea Egües Olazabal andrea.
  • María Marcos Jubilar andrea.
  • Isabel Gil Aldea andrea.
  • Marta Santisteban Eslava andrea.
  • Aurora Lozano Suárez andrea.
  • Alicia Resano Gurpegui andrea.
  • Francisco Javier Basterra Gortari jauna.
  • José María Ayerra Lazcano jauna.
  • Virginia Arrazubi Arrula andrea.
  • Amaya Echeverría Gorriti andrea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2114882