250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

60/2021 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 60/2021 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 197/2021 epaia eman da 2021eko uztailaren 13an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

197/2021 Epaia.

Salako lehendakaria: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibañez jauna. Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021eko uztailaren hamahiruan.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, aztertu egin ditu 60/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 309E/2020 Foru Aginduaren aurka jarri zen. Errekurtsoan alderdi hauek parte hartu dute: batetik, A, demandatzaile gisa, Goñi Alegre auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatua, eta bestetik, Nafarroako Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentua, demandatu gisa, Foru Komunitateko aholkulari juridikoak eta letraduak ordezkatua eta defendatua.

EPAITZA:

Baiesten dugu Goñi Alegre prokuradore jaunak, A ordezkatuz eta haren izenean, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 309E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, “Esperientzia akademikoa” izeneko I. atalean (zehazki, haren I. atalean, 1.1.–Kidego berean ikastetxe publikoetan), Bri emandako puntuazioari dagokionez.

Hortaz, egiaztatutako merezimenduak hautapen prozesua gobernatzen duen balorazio baremoari jarraikiz baloratuko dira.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2021eko urriaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2115001