250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa xehatua, Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan berezian 34. poligonoko 30. lurzatian (Mutuberria kalea 2). Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Erabakia, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak 2021eko irailaren 28an hartutakoa, zeinaren bitartez behin betiko onesten baita Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren aldaketa xehatua, 34. poligonoko 30. lurzatian, Aldo deportes SLk sustatua.

2021eko uztailaren 20an, Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak hasiera batez onetsi zuen Tafallako Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren aldaketa xehatua, 34. poligonoko 30. katastro-lurzatiari buruzkoa, Aldo Deportes SLk sustatua eta 2021eko maiatzaren 21ean aurkeztua (2.121 zenbakiko sarrera erregistroa). Aldaketaren xedea da ordeztu ahal izatea eraikin bat –Gorriti antzoki zaharra–, hiri-lurreko ondasunen katastroko 34. poligonoko 30. lurzatia okupatzen duena, eraikuntza berriari beste erabilera hauek emateko: merkataritza erabilera (beheko solairua eta 1. solairua) eta bizitegi erabilera (2., 3. eta 4. solairuak). Horretarako, mantenduko dira egungo solairu kopurua eta hegalkinaren altuera, inguruko eraikinekiko homogeneotasuna gordetze aldera.

Aipatutako plan berezia jendaurrean egon da, Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2021eko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, abuztuaren 5ean, baita Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen den eguneroko prentsan iragarkia jarriz ere, hots, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2021eko uztailaren 29an.

Espedientean jasota daude aldeko txostenak, Hirigintzako Zerbitzuen Alorreko Zuzendaritzak, irailaren 16an, eta, Aholkularitza Juridikoak, 2020ko irailaren 1ean, hasierako onespenaren fasean emandakoak, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. eta 77. artikuluetan ezarritakoarekin.

Aginduzko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, aldaketa behin betiko onetsi behar da.

Hirigintza Alorreko Zuzendaritzak behin betiko onespenaren aldeko txostena eman zuen irailaren 16an.

Hirigintzako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2021eko irailaren 22an egin bilkuran.

Betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 76. eta 77. artikuluetan xedatua, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan ezarriarekin, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Tafallako Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren aldaketa xehatua, 34. poligonoko 30. katastro-lurzatiari buruzkoa, Aldo Deportes SLk sustatua eta 2021eko maiatzaren 21ean aurkeztua (2.121 zenbakiko sarrera erregistroa). Aldaketaren xedea da ordeztu ahal izatea eraikin bat –Gorriti antzoki zaharra–, hiri-lurreko ondasunen katastroko 34. poligonoko 30. lurzatia okupatzen duena, eraikuntza berriari beste erabilera hauek emateko: merkataritza erabilera (beheko solairua eta 1. solairua) eta bizitegi erabilera (2., 3. eta 4. solairuak). Horretarako, mantenduko dira egungo solairu kopurua eta hegalkinaren altuera, inguruko eraikinekiko homogeneotasuna gordetze aldera.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Tafallako Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren aldaketa xehatua, bai eta hartan jasotako hirigintzako arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Hirugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura - Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen buruan, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, baita igortzea ere Udaltzaingora eta Aholkularitza Juridikora, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).”

Tafallan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren 30-34 aldaketa (PDFa)*.

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2114920