250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko UU-8 unitatearen aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Erabakia, Tafallako Udalak 2021eko irailaren 28an egin osoko bilkuran hartua, zeinaren bitartez behin betiko onesten baita Tafallako Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko (HAPO) UU-8 unitatearen aldaketa, La Sarda kooperatiba-sozietateak sustatua.

2021eko abuztuaren 10ean, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen Tafallako HAPOko UU-8 unitatearen aldaketa xehatua, La Sarda kooperatiba-sozietateak sustatua. Bertan proposatzen da 87. artikuluan ezarritako ardogintzako industria-erabilera aldatzea industria-erabilerara, UU-8 exekuzio unitateari dagokionez.

Aldaketa xehatua jendaurrean egon da, iragarkia argitaratuta 2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen den prentsan ere (2021eko abuztuaren 13ko Diario de Noticiasen eta abuztuaren 12ko Diario de Navarran); hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Espedientean jasota daude Hirigintzako Zerbitzuen Alorreko Zuzendaritzak eta Udal Idazkaritzak 2021eko irailaren 17an emandako txostenak, bai eta Hirigintzako Batzordeak 2021eko irailaren 22ko bilkura berezian emandako aldeko irizpena ere.

Betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 76. eta 77. artikuluetan xedatua, eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan ezarriarekin, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Tafallako HAPOko UU-8 unitatearen aldaketa, La Sarda kooperatiba-sozietateak aurkeztua 2021eko uztailaren 23an (3135 zenbakiko sarrera erregistroa), zeinaren xedea baita 87. artikuluan ezarritako ardogintzako industria-erabilera aldatzea industria-erabilerara, UU-8 exekuzio unitateari dagokionez.

Bigarrena.–Aldaketa xehatua behin betiko onesteko erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, baita hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Hirugarrena.–Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura - Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen buruan, urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).

Laugarrena.–Erabakia argitaratzea iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, baita igortzea ere Udaltzaingora eta Aholkularitza Juridikora, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).”

Tafallan, 2021eko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

HAPOko UU-8 unitatearen aldaketa puntuala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114919