250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, aldatzeko Udal Plan Orokorreko araudiaren 18., 26., 28. eta 29. artikuluak, erdisotoen ezaugarriei, eguzki panelen instalazioari eta igerilekuei buruzkoak.
Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldatzeko Odietako Udal Plan Orokorreko araudiaren 18., 26., 28. eta 29. artikuluak, erdisotoen ezaugarriei, eguzki panelen instalazioari eta igerilekuei buruzkoak. Sustatzailea Odietako Udala bera da.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren artikulu hauetan ezarritako ondorioetarako: 77.a (3. apartatua), 49.a (1-b eta 3. apartatuak), 72.a, 79.a (1. apartatua). Orobat, iragarkiak Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratu ziren, eta epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Odietako Udalak, 2021eko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu espedientea.

Horregatik eta delako araudia betetzeko argitaratzen dira iragarki hau eta Hiri-jarduketarako plan berezia Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2021eko irailaren 28an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114945