250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan,
finken itxiturei dagokienez. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa, Murchanteko Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi partikularreko IV. kapituluaren 1.2.3 apartatuan (finken itxitura), eta Eraikingintza-ordenantza orokorraren 85.10 artikuluan.

Argitara ematen da Udal Planaren aldaketa, aplikatu beharrez ezarririk dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan, 77.3 eta 72. artikuluei dagokienez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan.

Murchanten, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114942