250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Arau Subsidiarioen 112.3.1 artikuluaren aldaketa puntuala.
Behin betiko onespena

Funesko Udalak aldaketa puntual bat egitea sustatu zuen Funesko Arau Subsidiarioetan, zehazki, Hirigintza Araudiko 112.3.1 artikuluan (lurzoru urbanizaezinean egitekoak diren lanabesetarako etxolek bete beharreko baldintzak). Aldaketa hori behin betiko onetsi zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren 2001eko martxoaren 5ko 263. Ebazpenaren bitartez, zeina argitaratu baitzen 2001eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 6an. Orduko hartan, baina, onetsitako hirigintza araudiko testua ez zen argitaratu, eta horregatik argitaratzen dugu orain.

Funesen, 2021eko urriaren 22an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

Arau Subsidiarioak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115306