250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2107., 2108., 2109., 2112., 2113., 2121., 2122., 2127. eta 2128. lurzatiena. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko irailaren 9an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, etxe-sail hauetarako: M5A –2107, 2108 eta 2109 lurzatiak–, M5B –2112 eta 2113 lurzatiak– eta M6A –2121, 2122, 2127 eta 2128–, Udal Plan Orokorreko APA arean, zeinak plan onartua baitu. Andrea Remírez Martínez de Eulatek sustatu du.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko urriaren 20an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115093