250. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Elizondoko U.E.6 unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2003ko urtarrilaren 24ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 2. puntuan:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko Elizondoko U.E.6 unitatearen xehetasun azterlana, Irigaray Huarte eta Vaillo y Daniel jaun arkitektoek prestatua, EHAEOak 2002-10-17an ikus-onetsia, horretarako irekitako espedientean baitago, eta Arocechea, S.L.k sustatua.

2. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2021eko urriaren 6an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114928