25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

576/2020 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 339/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez ireki eta jarduteko baimena ematen zaio Asteraingo “El Trisqual” izeneko kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari, hartan eman daitezen erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta bukaerako heziketa zikloak, espezialitate honetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak”.

Akats bat atzeman da Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 27an emandako 339/2020 Ebazpenaren 2. apartatuan; ebazpen horren bidez ireki eta jarduteko baimena ematen zaio Asteraingo “El Trisqual” izeneko kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari, hartan eman daitezen erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta bukaerako heziketa zikloak, espezialitate honetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak”. Akatsa ikastetxearen kodeari dagokio, eta zuzendu behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 339/2020 Ebazpenaren 2. apartatuko lehen azpiapartatua, “ikastetxearen kodea”. Ebazpen horren bidez ireki eta jarduteko baimena ematen zaio Asteraingo “El Trisqual” izeneko kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari, hartan eman daitezen erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta bukaerako heziketa zikloak, espezialitate honetan: “Jauzi, Heziera eta Lehiaketa Osoa Diziplina Hipikoak”. Hauxe da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“–Ikastetxearen kodea: 31014990.”

Honako hau behar du:

“–Ikastetxearen kodea: 31014992.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko abenduaren 31n.–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Ignacio Miguel Catalán Librada.

(108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F2100363