25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, agintzen duena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espediente bat, Uharteko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (0000369/2020 prozedura arrunta), zeina aurkeztu baitzen Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 51/2020 Ebazpena baliogabetzeko aurretiazko errekerimendua presuntzioz ezestearen aurka, baita berretsitako ebazpenaren aurka ere. Ebazpen horren bidez erabaki zen, behin betiko, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ez sartzea “Erabilera anitzeko guneak dituen eraikineko estalkia zaharberritzea” izeneko inbertsioa, Uharteko Udalak sustatua.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departa-mentuaren Erregistroan 2020ko abenduaren 28an sartu zen 2020ko abenduaren 30eko idatzi baten bidez, osa dadila administrazio espediente bat (zehazki 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko libreki erabaki beharrekoen kontzeptuari dagozkion agiriak), Uharteko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (0000369/2020 prozedura arrunta), zeina aurkeztu baitzen Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 51/2020 Ebazpena baliogabetzeko aurretiazko errekerimendua presuntzioz ezestearen aurka, baita berretsitako ebazpenaren aurka ere. Ebazpen horren bidez erabaki zen, behin betiko, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ez sartzea “Erabilera anitzeko guneak dituen eraikineko estalkia zaharberritzea” izeneko inbertsioa, Uharteko Udalak sustatua. Eskatu du, orobat, interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espediente baten aurrekariak (zehazki 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko libreki erabaki beharrekoen kontzeptuari dagozkion agiriak), Uharteko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoak (0000369/2020 prozedura arrunta); errekurtsoa aurkeztu zen Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 51/2020 Ebazpena baliogabetzeko aurretiazko errekerimendua presuntzioz ezestearen aurka, baita berretsitako ebazpenaren aurka ere, zeinaren bidez erabaki baitzen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean behin betiko ez sartzea “Erabilera anitzeko guneak dituen eraikineko estalkia zaharberritzea” izeneko inbertsioa, Uharteko Udalak sustatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 12an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2100406