25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2021eko karga-tasak

Pitillasko Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarrita-koarekin:

Lehena.–2021eko ekitaldirako zerga-tasak eta tasak onestea, ho-nela:

Bere horretan uztea 2020rako onetsitako tasak eta zerga-tasak, honako aldaketa hauek eginik:

–Lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,155 izanen da urtean.

–Kirol instalazioen tasak:

1.–Udalaren kirol instalazioen abonamenduak erroldatuendako:

• 0-6 urte: 8,50 euro.

• 7-13 urte: 26,00 euro.

• 14-64 urte: 46,00 euro.

• 65 urtetik goiti: 28,00 euro.

Erroldatuei ez zaie gero itzulketarik eginen, behin igerileku denboraldia bukaturik.

2.–Udalaren kirol instalazioen abonamenduak erroldatu gabeen-dako:

• 0-6 urte: 13,00 euro.

• 7-13 urte: 38,00 euro.

• 14-64 urte: 67,00 euro.

• 65 urtetik goiti: 41,00 euro.

Erroldatuen eta erroldatu gabeen kuotek ordaindurik egon beharko dute 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen.

Udako hileetan, igerilekuak irekitzen direnean, sarrera erosi beharko da padel pistak eta pilotalekua erabiltzeko, abonatua izan ezean.

3.–Udal igerilekuen sarrerak:

• 0-6 urte:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 2,50 euro.

• 7-13 urte:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,50 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 3,00 euro.

• 14-64 urte:

  • Astelehenetik ostiralera: 4,00 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 5,50 euro.

• 65 urtetik goiti:

  • Astelehenetik ostiralera: 2,50 euro.
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 3,00 euro.

4.–Pilotalekua eta padel pistak alokatzea:

PISTA ESKATZEA,

ABONATUEK

PISTA ESKATZEA,

ABONATU GABEEK

Padel pistaren alokairua

2,50 euro orduko (pista)

5,00 euro orduko (pista)

Padel pistako argia

4,00 euro

4,00 euro

Pilotalekuaren alokairua

Doan

Doan

Pilotalekuko argia

5,00 euro

7,00 euro

* Abonatu batek alokatzen badu, berak erabili beharko du pista; ez da onartuko abonatu gabeek erabiltzeko erreserbarik egitea.

–Udako hileetan, igerilekuak irekitzen direnean, sarrera erosi beharko da padel pistak eta pilotalekua erabiltzeko, abonatua izan ezean.

–Ezkontza zibilak egiteko tasa:

• 50,00 euro, erroldatuek.

• 100,00 euro, erroldatu gabeek.

–Kolunbarioen tasa, nitxoen tasa bera: 450 euro.

Bigarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du jendaurreko aldia iragan ondoren, inork ez badu alegaziorik aurkezten, edo, alegaziorik aurkezten bada, behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Indarrean iraunen du aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek epe horren barnean espedientea azter dezaten udal idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da. Horrelakoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da inguruabar hori, ondorio juridikoak izan ditzan hasiera batez onetsitako aldaketak.

Pitillasen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2016292