25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 401. eta 404. lurzatietan. Hasierako onespena

Legariako Udaleko alkateak, Alkatetzaren urtarrilaren 18ko 1/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Legariako 1. poligonoko 401. eta 404. lurzatietako xehetasun-azterketa, Udalak sustatu duena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Legarian, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101090