25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, taxi-gidari profesionalaren baimena lortzeko probak egiteko

2021eko urtarrilaren 20an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 21/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 21.1 artikuluak ezartzen du baterako zerbitzurako eremu batean eskuduna den entitateak, bere ordenantzetan hala ezarrita badago, taxi-baimen profesionala eskuratzeko agintzen ahalko diela lizentzien titularrei edo kontratudunei.

Iruñerriko baterako taxi-zerbitzurako eremuko taxi-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 18. artikuluak taxi-baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du Iruñerriko baterako taxi-zerbitzurako eremuan taxi-zerbitzua emateko taxi-baimen profesionala edukitzea beharrezkoa dela. Bestalde, ordenantza horren 7.2 artikuluak dio beharrezkoa dela baimen hori izatea lizentzia baten titularra izateko.

Eskumen hori Iruñerriko Mankomunitateko buruari dagokio, artikulu hauen arabera: Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 20.20 artikulua, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 28.20 artikulua, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.1 s) artikulua, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 8.2 artikuluari jarraikiz aplikatu beharrekoa.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-baimen profesionala lortzeko probak egiteko deialdia eta oinarriak onestea.

2. Deialdia eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzea.

3. Ondokoa adieraztea: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, erabaki horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko buruari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, biak hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Mankomuniateko burua, David Campión Ventura.

IRUÑERRIKO BATERAKO ZERBITZURAKO EREMUKO TAXI-BAIMEN PROFESIONALA LORTZEKO PROBAK EGITEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-baimen profesionala lortzeko probak egitea.

Bigarrena.–Betebeharrak.

Probetan parte hartu ahal izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako:

1. Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko herrialde batekoa, edo Espainiak sinaturiko nazioarteko akordio, itun eta hitzarmenen ondorioz halako baldintzarik eskatu behar ez zaion atzerriko beste herrialde batekoa; edo bestela, norberaren edo besteren kontura garraioan aritzeko lan-baimen egokia izatea, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko legeetan xedatutakoaren arabera.

2. Behar den gidabaimena edukitzea, zirkulazio eta bide segurtasun arloko organo eskudunak emandakoa.

Hirugarrena.–Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira: Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea. Edo, gainerakoan, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan aurreikusten den beste edozein bideren arabera. Deialdi hau argitara eman eta hurrengo hilabeteko epean egin beharko da.

Eskabide horiek deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera aurkeztu behar dira (I. eranskina).

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek probak egokitzeko eskaera aurkezten ahalko dute.

Eskabideaz gain, izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria, taxi-baimen profesionala lortzeko probetan parte hartzeko. Zehazki, ordaintzen ahalko da, edo transferentzia eginda Iruñerriko Mankomunitatearen ES 67 2100 9161 46 2200124523 kontu zenbakira edo ES 57 3008 0001 122448603924 kontu zenbakira, edo Navas de Tolosa kalearen 29ko behealdean dauden bulegoetako kutxan ordainduta.

–Aukerakoa: Probak egokitzeko eskatu bada, desgaitasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako desgaitasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.

Laugarrena.–Onartuen eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda emanen da argitara, bai Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea), bai eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (https://sedeelectronica.mcp.es/), 5 egun balioduneko epean.

Izangai baztertuek ondorengo 5 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko, halakorik bada.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda modu berean emanen da argitara, erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta 5 egun baliodunetara. Bazterturik ez bada, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da eta hala adieraziko da zerrendan.

Bosgarrena.–Epaimahaia.

Honako hauek dira probetan buru eginen duen epaimahaiko kideak:

–Mahaiburua: David Campión Ventura. Iruñerriko Mankomunitateko burua.

–Ordezkoa: Maite Esporrín Las Heras. Iruñerriko Mankomunitateko buruordea.

Mahaikideak:

–Pedro Luis Rezusta Zudaire. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko garraio-teknikaria.

–Fernando Chueca Inchusta. Iruñerriko Mankomunitateko aholkularitza juridikoko zuzendaria.

–Aitor Borobia Barrio. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko garraio-teknikaria.

Ordezkoak:

–Jesús Velasco Pérez. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Garraio Saileko zuzendaria.

–Raquel Ripa Azanza. Iruñerriko Mankomunitateko Administrazio Orokorreko teknikaria.

–María Paz Alvero Jiménez. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko garraio-teknikaria.

–Idazkaria: Beatriz Aceña Laparra. Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa.

–Ordezkoa: Maite Donázar Pascal. Iruñerriko Mankomunitateko idazkari nagusia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketa baliozkoa izateko, ezinbestekoa izanen da mahaiburua eta idazkaria bertan egotea, edo haien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen bada, epaimahaiko kideek ezin ahalko dute epaimahaian parte hartu eta organo deitzaileari jakinarazi beharko diote.

Era berean, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte, arrazoi horietako bat gertatzen bada.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen gorabehera guztiak.

Seigarrena.–Proben edukia.

Hauek izanen dira Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-baimen profesionala lortzeko probak:

–Programa ofizialaren edukiari buruzko test erako azterketa. Oinarri hauen II. eranskinean dago.

–Programa ofizialaren edukiari buruzko test erako azterketa. Oinarri hauen III. eranskinean dago.

Zazpigarrena.–Ariketen egitura.

Lehenbiziko proba izanen da “test” erako 25 galderari erantzutea, eta bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, betiere oinarri hauetako II. eranskinean dauden gaiei buruz. Proba hau egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko.

Bigarren proba izanen da “test” erako 25 galderari erantzutea, eta bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, betiere oinarri hauetako III. eranskinean dauden gaiei buruz. Proba hau egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko.

Epaimahaiak proba bakoitza egiten den unean erabakiko du gehienez zein iraupena izanen duen.

Probak egiten diren bitartean, desgaitasunen bat duten eta eskaera egin duten pertsonentzat, denboren eta probak egiteko bitartekoen egokitzapenak ezarriko dira.

Zortzigarrena.–Ariketen kalifikazioa.

Lehen probaren balorazioa 0 puntutik 25era bitartekoa izanen da eta, gainditzeko, gutxienez 13 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Kanporatzeko proba izanen da, baztertzailea: 13 puntu edo gehiago ez badituzte lortzen izangaiek, kanpoan geldituko dira.

Galderetakoren bat baliogabetzen bada eta galdera kopurua bakoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izanen da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa den puntu kopurua lortzea. Gelditzen den galdera kopurua bikoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izanen da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa edo berdina den puntu kopurua lortzea.

Bigarren probaren balorazioa 0 puntutik 25era bitartekoa izanen da eta, gainditzeko, gutxienez 13 puntu lortu beharko dira. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Kanporatzeko proba izanen da, baztertzailea: 13 puntu edo gehiago ez badituzte lortzen izangaiek, kanpoan geldituko dira.

Galderetakoren bat baliogabetzen bada eta galdera kopurua bakoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izanen da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa den puntu kopurua lortzea. Gelditzen den galdera kopurua bikoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izanen da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa edo berdina den puntu kopurua lortzea.

Bederatzigarrena.–Probak egiteko eguna eta tokia.

Probak egiteko tokia, eguna eta ordutegia onartuen behin betiko zerrendarekin batera emanen dira argitara, Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea) eta bai egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (https://sedeelectronica.mcp.es/). Bi probak egun berean eginen dira.

Probak egitera doazen izangaiek indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea eraman beharko dute.

Probak egitera joaten ez diren izangaiak baztertu eginen dira, ezinbesteak bultzatutako eta behar bezala justifikatutako arrazoia izan ezean.

Hamargarrena.–Probak gainditu dituztenen zerrenda.

Ariketen kalifikazioa bukatuta, probak gainditu dituztenen zerrenda emanen du argitara epaimahaiak, Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki-taulan (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruñea) eta bai egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere (https://sedeelectronica.mcp.es/). Zerrenda hori aurkeztu diren izangaien NANaren zenbakiekin eginen da.

Iruñerriko Mankomunitateko buruak ebazpen bidez onetsiko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Iruñerriko Mankomunitateko buruak ebazpen bidez onetsiko du probak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, eta ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie pertsonalki.

Ebazpen horiek amaiera emanen diote administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkezten ahalko da Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko helegitea aurkezteko aukera izanen da, Iruñerriko Mankomunitateko buruari zuzendua, edota gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Lehen probako gaiak

–9/2005 Foru legea, 2005eko uztailaren 6koa (2005eko uztailaren 15eko NAO, 84. zenbakikoa, 2013ko uztailaren 12ko NAO, 133. zenbakikoa, eta 2018ko azaroaren 8ko NAO, 216. zenbakikoa).

–Baterako taxi zerbitzurako iruñerriko eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza (2020ko abenduaren 28ko NAO, 299. zenbakikoa).

–Baterako taxi zerbitzurako iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak (2020ko abenduaren 15eko NAO, 288. zenbakikoa).

–Baterako taxi zerbitzurako iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza (2008ko abenduaren 22ko NAO, 155. zenbakikoa, eta 2014ko abuztuaren 28ko NAO, 168. zenbakikoa).

III. ERANSKINA

Bigarren probako gaiak

–Baterako taxi zerbitzurako iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa (2018ko apirilaren 16ko NAO, 72. zenbakikoa).

–Geografiaren arloko ezagutzak:

1. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagutza geografikoa (udalerriak, kontzejuak...). Egun, Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremua udalerri hauek eratzen dute: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Oltza Zendea, Zizur, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Galar, Uharte, Legarda, Elo, Muruzabal, Noain-Elortzibar, Odieta, Orkoien, Iruña, Tebas-Muru Artederreta, Ultzama, Uterga, Eguesibar, Atarrabia, Zizur Nagusia.

2. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagutza.

3. Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena (interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...).

4. Zerbitzua emateko egungo ibilbide zuzenenak.

Iragarkiaren kodea: L2101083