25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, zerbitzu osagarrien lanpostu bat betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak azaroaren 23an emandako 370/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu osagarrien lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Deialdiaren iragarkia 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Alkatetzak urtarrilaren 20an emandako 8/2021 Ebazpenaren bidez, adierazitako deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea zerbitzu osagarrien lanpostu bat, funtzionarioen araubidean eta Cortesko Udalaren zerbitzura aritzekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (iragarkia 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduren 11n):

Onartuak:

1

ALCUSÓN LASHERAS

IBÁN

2

ALDUÁN RINCÓN

FÉLIX

3

ASENSIO MARTÍNEZ DE SAN VICENTE

DAVID

4

CABREJAS AIBAR

JAVIER

5

DIAZ MARTÍNEZ

FRANCISCO VIDAL

6

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EUNATE

IÑIGO

7

GÓMEZ PERDOMO

WILMER

8

LACUNZA HERNÁNDEZ

IGOR

9

MENDOZA RUBERTE

JULEN

10

OSTA GARATE

GORKA

11

PÉREZ ROMERO

UNAI

12

RECIO ZARDOYA

VÍCTOR

13

RODRÍGUEZ ESCALONA

JON

14

ROIG GIL

FRANCISCO JAVIER

15

SÁNCHEZ VILLAFRANCA

JUAN MIGUEL

16

SÁNCHEZ REDRADO

LUIS

17

TORRES COLÁS

JORGE

Baztertuak eta baztertzeko arrazoiak:

1

CATALÁN ALLUE

DARIO (4)

1. Ez du aurkeztu deialdiaren hirugarren oinarriko 3.3 apartatuan eskatutako eskabide-eredua. Hortaz, ez du adierazi deialdian ezarritako baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.

2. Ez du aurkeztu 10 euro ordaindu izanaren frogagiria, azterketarako eskubideak izateko.

3.–Ez du aurkeztu deialdian eskatutako titulua.

4.–Ez du aurkeztu B motako gidabaimena.

Bigarrena.–Izangai baztertuei adieraztea hamar egun balioduneko epea izanen dutela, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/27a01501-9605-41d2-811c-873324090c9e/.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2021eko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2101086