25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA, ingurumen baimen integratua emateko espedientearena, Servicios de la Comarca de Pamplona SAk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren 16. artikuan xedatutakoarekin (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2020-000012

Instalazioa

Hondakinak tratatzeko zentroa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

-

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

5.4.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

5.3.b)i)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

-

Titularra

SERVICIOS DE LA COMARCA DE PAMPLONA, S.A.

Tokia

Iruñeko Garraioaren Hiria, 4. fasea

Birpartzelazio proiektuaren 4.1 lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 614.155,000 eta Y: 4.730.827,000

Udalerria

NOAIN (ELORTZIBAR)

Proiektua

Iruñerriko ingurumen zentroa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulego-etan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2100612