249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen dokumentu hau: “Hiri-jarduketarako plan berezia, aldaketa Cintruenigoko (Nafarroa) 2. banaketa eremuko 2.1 eta 2.2 sektoretako plan partzialean eta hirigintzako determinazioetan”. Tecum Iniciativas Inmobiliarias SL da sustatzailea eta helburua du egin ahal izatea Hiri-jarduketarako plan bereziak eragindako eremuan etxebizitza-eraikinen (pisuen) tipologia, familia bakarreko etxebizitzen tipologiaz gain, eta gehieneko etxebizitza kopuruaren muga kentzea, eraikigarritasuna eta aprobetxamendua handitu gabe.

Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan.

Cintruenigon, 2021eko urriaren 14an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2114959