248. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Epatze deiak, agirien kopia ukatzeari buruz Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 21/01609 gora jotzeko errekurtsoan

Sesmako Udaleko alkateak, 2021eko urriaren 19an, ebazpen hau eman zuen:

“Ikusirik 2021eko urriaren 4an jasotako Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia (2021-E-RC-994 sarrera erregistroa, urriaren 4koa), agirien kopia ukatzeari buruz Alkatetzak 2021eko uztailaren 1ean eman ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari dagokionez. Probidentzia horretan Sesmako Udalari agintzen zaio, besteak beste, Auzitegiari igor diezaiola errekurtsoaren xedeko espedientearen kopia eginbidetua.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea errekurtsoaren xedeko espedientearen kopia eginbidetua.

Bigarrena.–Epatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanez, pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukiturik gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, errekurtsogilearen uziei kontra egin nahi badiete.

Sesman, 2021eko urriaren 19an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2115074