248. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

369/2021 EBAZPENA, urriaren 13koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zabaltzen baita Atarrabiako “La Presentación-FESD” ikastetxe itunduak Lehen Hezkuntzarako duen hezkuntza ituna, 2021-2022 ikasturterako, 2021eko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioekin.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 13an emandako 139/2021 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako unitateen hezkuntza ituna berritzea 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, EDUCA aplikazioan ikastetxearen matrikulazio datuak ikusirik, txosten bat aurkeztu du, non adierazten baitu 2021-2022 ikasturterako beharrezkoa dela astean 12 ordu gehitzea Atarrabiako “La Presentación-FESD” ikastetxearen itunari, Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Erabakiak 2021eko irailaren 1etik aurrerako atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. EDUCA aplikazioan ikusirik Atarrabiako “La Presentación-FESD” ikastetxe itunduaren matrikulazio datuak, hezkuntza ituna zabaltzea 2021-2022 ikasturterako, astean 12 eskola-ordu gehiago emanez Lehen Hezkuntzako 6. mailarako. Erabaki honek atzeraeraginezko ondorioak izanen ditu 2021eko irailaren 1etik.

2. Berritutako ituna zabaltzeak dakarren kostua onartzeko modukoa da, ituna berritzeko guztizko zenbatekoaren barruan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 13an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2114964