247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

237E/2021 EBAZPENA, urriaren 4koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baita proiektu honetarako: “Ribaforada-Polígono” goi tentsioko linea (13,2 kV) aldatzeko proiektua, Buñuel eta Cortesko udal-mugarteetan. Eólica Pestriz SL da sustatzailea.

Goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Biodibertsitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko “I” epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen duela, arrazoituta.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak barne hartuko dituela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerak ere, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatutako jarduketaren bidez, aldatu eginen da “Ribaforada-Polígono” 13,2 kV-eko airetiko linea elektrikoa, 25. eta 425. euskarrien artean: airetik lurpera igaroko da 25. eta 427. euskarrien artean, eta airetik jarraituko du 427. eta 425. euskarrien artean, tarteko teleaginte bidezko ebaketa zentroa instalatuta. Proiektuaren helburua da egun dagoen linea elektrikoa Pestriz parke eolikoaren instalazioarekin bateragarri egitea.

Espedientean Cortesko eta Buñuelgo udalek egindako aldeko txostenak jaso dira. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak txostena egin du, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin.

Ingurumen Eraginaren Atalak aldeko txostena eman du, baina baldintza batzuk ezarrita.

Espedientean dauden txostenak ikusita eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honetarako: “Ribaforada-Polígono” goi tentsioko linea (13,2 kV) aldatzea Buñuel eta Cortesko udal-mugarteetan. Eólica Pestriz SL da sustatzailea.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Abelbideen gaineko ukipen zuzenei dagokienez, oro har, bete beharko da Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren txostenean ezarritakoa (2021eko irailaren 15eko txostena, ebazpen honekin batera atxikitakoa).

–Obrak hasi aurretik, zehaztu eginen dira lan eremuak, makinak pasatzeko eremuak eta materialak pilatzekoak. Landaredi naturala ahalik eta gutxien ukitzeko, lan eremua ahal den txikiena izanen da eta uki ez daitezkeen eremuak balizatuko dira.

–Lur naturalean zanga irekitzeko lanen hasieran, 30-40 cm-ko gutxieneko lodiera duen landare lurra kenduko da; lur hori gainerako hondeaketa lurretatik aparte pilatu beharko da, eta lurrazalean paratuko da zanga betetzen denean. Zangaren azalera ez bada nekazaritza-laborantzarako erabiliko, tokiko berezko belar-hazien nahasketa batekin erein beharko da.

–Obrak irauten duen bitartean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, ondare historiko eta arkeologikoaren arloan eskumena duen departamentuari horren berri emanen zaio, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. eta 63. artikuluei jarraikiz.

–Aurkeztutako dokumentazioan ezarritakoaren arabera, zerbitzutik kanpo gelditzen diren linea guztiak desmuntatu egin beharko dira.

–Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan.

–Gidariaren eta hegaztien geldilekuaren arteko gutxieneko tartea metro batekoa izanen da euskarrietan.

Hirigintza arlokoak:

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoaren kanpoko bazterretik neurtuta.

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratu eginen dira.

–Egin gogo den jarduerak ukitzen ahal dituen edo hartarako trabagarri izaten ahal diren azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak egin baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Trenbide Azpiegituren Administrazioaren (ADIF) 2020ko azaroaren 27ko txostenaren arabera, linea elektrikoa aldatzeko aurreikusitako obrak jabari publikoko eta trenbide babeseko eremuetan daude (trenbide zabalgunearen kanpoaldeko ertzetik 8 eta 70 metrora), Trenbide Sektoreari buruzko Legeak eta beraren Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduak ezarritakoaren arabera; beraz, halako kasuetan, proiektua behin betiko onartzen denean, beharrezkoa izanen da aurretik ADIFek baimena eta ebazpen positiboa emateko administrazio espedientea izapidetzea. Horretarako, M.I. lurralde-teknikariarengana jo beharko da (Geltokiko Plaza z.g., 31012 Iruña).

–Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusiaren 2021eko uztailaren 13ko txostenaren zehaztapen hauek bete beharko dira:

  • Indarrean dagoen trenbide sektoreko legeriarekin bat etorriz, jabari publikoko edo babeseko eremuetan edozein motatako obra edo instalazio finko edo behin-behinekoak egiteko, horien xedea edo jarduera mota aldatzeko eta zuhaitzak landatzeko edo mozteko, ADIFen (Trenbide Azpiegituren Administratzailea) aldez aurreko baimena behar da, beste administrazio batzuen eskumenei kalterik egin gabe.
  • Indarrean dagoen trenbide sektoreko legeriarekin bat etorriz, trenbidearen bi aldeetan, eraikitzeko muga lerroraino dauden lursailetan, debekatuta dago edozein eratako eraikuntza, berreraikuntza edo handitze lanak egitea, dauden eraikinak kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezkoak direnak izan ezik; horretarako ere, ADIFen (Trenbide Azpiegituren Administratzailea) aldez aurreko baimena beharko da.
  • ADIFek trenbidearen eragin eremuan proposatzen diren jarduketei buruz erabakitzen duena osorik zaindu eta bete beharko da.
  • Nolanahi ere, nahitaez bete beharko dira Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 30. artikuluan ezarritako aginduak (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua).
  • Gaur egun, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioa honako azterlan hau egiten ari da: “Abiadura Handiko Kantauri-Mediterraneo Korridorearen azterlan informatiboa. Tartea: Zaragoza Castejón”. Helburua, zehazki, Zaragoza-Castejón trenbide zatiko Europako zabalera estandarrean trazadura alternatiboak aztertzea da. Azterlan horretan, gaur egun, trazaduraren hainbat alternatiba aztertzen ari dira, besteak beste, Cortesko eta Buñuelgo udal-mugarteetatik igarotzen direnak. Alternatiba horietako batzuek eragina izan dezakete xede proiektuaren eremuan. Hala ere, azterlan informatiboa gaur egun idazketa fasean dago, eta, bertan, ez dago behin betiko trazadurarik. Edonola ere, ez da baztertzen azterlanean azkenean onartzen den alternatibak proiektu horretan aurreikusitako jarduketetan nolabaiteko eragina izatea.

–Proposamenak Cortesko Udalaren herri-lurrei eragiten dienez, jaramon egin beharko zaio Herri-lurren Atalaren 2021eko ekainaren 29ko txostenari, zeinak esaten baitu: “Eólica Pestriz SL enpresak gauzatu asmo duen jarduketak herri-lurrak ukituko dituenez, Cortesko Udalak, obra lizentzia eman baino lehen, lursail horiek okupatzeko baimena eskuratu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalaren bidez. Horretarako, aginduzko tramiteen ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du Arkeologia Atalari horren berri eman behar zaiola berehalakoan, hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Aditzera ematen da, hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste larritzat joa izanen dela, aipatutako Foru Legearen 101.h artikulua aplikatuz.

–Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginkortasunik izanen. Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita edota kenduta. Ildo horretatik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluari jarraikiz, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio adierazpen baten bidez konpromisoa har dezala lurzorua jatorrizko egoerara lehengoratzeko gehienez ere bost urteko epean, baimendutako jarduera bertan behera uzten bada.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 5.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek leheneratu edo ahalik eta txikienak direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak) 117. artikuluan ezartzen dituen ondorioak izanen ditu, bertan ezartzen baita lurzoru urbanizaezineko jarduerak baimentzeko prozedura.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Nekazaritzako Azpiegituren Atalera, Herri-lurren Atalera, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura, Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusira, Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF), Cortesko eta Buñuelgo udaletara, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Tuterako Koordinazio Unitatera) eta interesdunari.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2114528