247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

235E/2021 EBAZPENA, urriaren 4koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak eskatuta Altsasuko udal-mugartean “Dantzaleku” TZ ordezteko hasitako espedientearen iraungipena deklaratzen duena.

2021eko martxoaren 8an Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2021eko apirilaren 19an jakinarazitako idazkiaren bidez I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, berariaz ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko zela eta jarduketak artxibatuko zirela, eta, ondorioz, ezin izanen zirela proiektatutako obrak eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresak eskatuta Altsasuko udal-mugartean “Dantzaleku” TZ ordezteko hasitako espedientearen iraungipena deklaratzea, eta espediente horretan egindako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritako moduan. Foru lege horrek ingurumenean ondorioak dituzten jarduerak arautzen ditu.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Azpiegitura Energetikoen Atalari, Altsasuko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 4an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2114529