247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

234E/2021 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela zirkuitu bakuneko 13,2 kV-eko aireko linearen tarte bat (Alesbes-Cadreita izeneko linea) lur azpitik eramateko espedientea, I-DE Redes Eléctricas Inteligentesek eskaturik ireki zena.

2021eko otsailaren 26an Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2021eko martxoaren 29an jakinarazitako idazkiaren bidez I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eskatu zitzaion bidal zezala behar zen dokumentazio osagarria, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ezean eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea iraungi dela zirkuitu bakuneko 13,2 kV-eko aireko linearen tarte bat (Alesbes-Cadreita izeneko linea) lur azpitik eramateko espedientea, I-DE Redes Eléctricas Inteligentesek eskaturik ireki zena, eta hartan egindako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritako moduan.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Azpiegitura Energetikoen Atalari, Alesbesko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urriaren 5ean.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2114601