247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, urteko azken lauhilekoan (iraila-abendua) Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko Kirol Klubei eta Kirol Atalei dirulaguntzak emateko. Laburpena

2021eko urriaren 8ko 755/2021 Alkatetzaren Ebazpenak onartua.

DDBN (Identif.): 589315.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/589315).

Lehenengoa.–Onuradunak: erakunde onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden Kirol Klubak eta Kirol Atalak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua: Zizur Nagusiko Kirol Klub eta Kirol Atalei dirulaguntzak ematea, 2021eko azken lauhilekoan Zizur Nagusian kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Zizur Nagusiko Kirol Klubei eta Kirol Atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, Zizur Nagusiko kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko urteko azken lauhilekoan (iraila-abendua).

Laugarrena.–Zenbatekoa: 3.735 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2114875