247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

Belarrak enkante publikoan, %10 merkeago

Enkante publikoa eginen da, gutun-azal itxien bidezkoa, “Isusako, Solariko eta Cobarzoko” ixtegietako belarrak zortzi urtez errentan emateko. Proposamenak Ustaizeko Kontzejuan aurkeztuko dira, 2021eko azaroaren 3ko 12:00ak arte. Jarraian irekiko dira.

Hasierako prezioa: 9.000 euro urtean. (%10 merkeago).

Baldintza ekonomiko eta administratiboak Kontzejuaren Idazkaritzan daude, interesdunen eskura. Telefonoa: 600 90 40 92.

Ustaizen, 2021eko urriaren 13an.–Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2114940