247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OSTITZ

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ostizko Kontzejuak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesta emateko eskubidearekin, honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea (bakarra): 162 makal dauzka Zaldua eta Juandelea parajeetan (9. poligonoko 78B eta 111B lurzatiak), eta 22,9 m³ enbor txiki eta 96,10 m³ bilgarri egiten ditu.

Kokalekua: Ostizko Zaldua eta Juandelea parajeak. 9. poligonoko 78B eta 111B lurzatiak.

Prezioa: 3.067,02 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Mozketa mota: matarrasa.

Enkantean parte hartzeko proposamen ekonomikoak Odietako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira (San Sebastian kalea 107, Erripa), edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, iragarki hau Nafarroako kontratazio atarian argitaratu ondoko hogei egun naturaleko epean. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa.

Hori guztia aditzera ematen dizut, zeure proposamena aurkez dezazun, interesik baduzu.

Ostitzen (Odieta), 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Jorge Alzu Cardesa.

Iragarkiaren kodea: L2114962