247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GASKUE

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Gaskueko Kontzejuak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesta emateko eskubidearekin, honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea (bakarra): 2.471 ametz ilaundun eta 508 ler gorri dauzka Azkonaketa eta Ozin mendietako Oletagain, Iturrigorri, Gaztainxoko eta Askaxar parajeetan (4. poligonoko 307. eta 328. lurzatiak), eta 404,1 m³ enbor txiki egiten ditu ametzetatik, eta 187,8 m³ zur eta 187,8 m³ egur lerretatik.

Kokalekua: Azkonaketa eta Ozin mendietako Oletagain, Iturrigorri, Gaztainxoko eta Askaxar parajeak (4. poligonoko 307. eta 328. lurzatiak).

Prezioa: 9.676,12 euro, gehi dagokion BEZa (%12).

Mozketa mota: bakanketa.

Enkantean parte hartzeko proposamen ekonomikoak Odietako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira (San Sebastian kalea 107, Erripa), edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu ondoko hogei egun naturaleko epean. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa.

Hori guztia aditzera ematen dizut, zeure proposamena aurkez dezazun, interesik baduzu.

Gaskuen (Odieta), 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Eusebio Orrio Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L2114975