247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Larrasoañako 21. poligonoko 336. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Larrasoañako 21. poligonoko 336. lurzatiari dagokiona. Haritz Arrieta Puñalek eta Argiloa Mangado Gonzáleek sustatu dute.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2021eko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2114554