247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (15. ordenantza). Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onetsi zuen aldatzea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (15. ordenantza), 2021eko azaroan eta abenduan azoka txikiak bide publikoan okupatzeagatiko tasen aplikazioa aldi baterako eta salbuespenez eteteari dagokionez. Aldaketa horrek ondorioak izanen ditu bakar-bakarrik ordenantzaren I.2 eranskineko 1.h artikuluan jasotakoaren gainean (merkatu txikiak).

Ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2021eko urriaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2114862