247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Bide publikoa berriz zenbakitzea. Hasierako onespena

Alkatetzaren urriaren 13ko 438/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da udalerri honetako zenbait kale-tarte berriz zenbakitzea, honela:

–Izkue (Kale Nagusia).

  • 5. poligonoko 225. lurzatia: Kale Nagusia, 17 zenbakia.
  • 5. poligonoko 226. lurzatia: Kale Nagusia, 19 zenbakia.

–Aratzuri (Andre Maria kalea).

  • 2. poligonoko 385. lurzatia (lurzatiko mendebaldeko etxebizitza): Andre Maria kalea, 2 A zenbakia.
  • 2. poligonoko 693. lurzatia: Andre Maria kalea, 3 zenbakia.
  • 2. poligonoko 669. lurzatia: Andre Maria kalea, 4 zenbakia.

Hori guztia, bat etorriz Idazkariordetzaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenarekin, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatistikako Institutu Nazionaleko buruak eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak emandako 2020eko otsailaren 17ko Ebazpena.

Berriz zenbakitzeko espedientea izanik, jendaurreko informaziorako epe bat irekitzen da, 20 egunekoa, nahiz eta ezagun diren interesdunei jakinaraziko zaien, aipatu epean espedientea aztertu, eta egoki jotako oharrak eta alegazioak nahiz justifikazioak eta agiriak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Aurkezturiko erreklamazioen gaineko txostena egin, eta onetsiko dira.

Oltza zendean, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2114950