247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Musika Eskolaren 2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko uztailaren 28an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zen Isidoro Fagoaga Musika Eskolako langileen 2021eko plantilla organikoaren aldaketa (administrari laguntzailearen lanpostu-osagarria).

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2021eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23an, eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Isidoro Fagoaga Musika Eskolaren Plantilla Organikoaren aldaketa

–Lanpostua: administrari laguntzailea.

Kopurua: 1.

Araubide juridikoa: lan-araubidea.

Maila: D.

Mailako osagarria, %12.

Lanpostuko osagarria, %20,03.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Laneko egoera: lanaldi erdia, hutsik.

Euskara maila: C1 (idatziz eta ahoz).

Lan-erregimenean kontratatutako aldi baterako langileen izenen zerrendaren aldaketa, María Esther Irazoqui Alzugureni dagokionez

Araubide juridikoa: lan-erregimenean kontratatutako aldi baterako langilea.

Lanpostua: administrari laguntzailea.

Egoera administratiboa: jarduenan.

Aitortutako zerbitzuen data: 2001-01-08.

Maila: D.

Mailako osagarria, %12.

Lanpostuko osagarria, %20,03.

Beran, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2114925